DONOSTIAKO ESTROPADA \u2013 VICENTE MUNILLA MEMORIALA. Gipuzkoako bela munduaren homenaldi bat, pertsonaia enblematiko bati: Vicente Munilla Jauna.<\/p>\n\n\n\n Plymouth \u2013 Donosita estropada ospetsua desagertu ondoren, gure hiriaren kirol ekintzen egutegian hutsune bat gelditu zen. Donostiak itsasoarekin duen lotura, marinel handien sorleku izanik, eta euskal nabigatzaile ospetsuen irteera gunea izanik, belauntzien estropadarik gabe gelditu zen. Hutsune hau betetzeko nahiarekin, estropada bat sortzea jarri genuen helburu, Kantauri itsasoko belauntziak gure hiriaren aurrean elkartu nahirik.<\/p>\n\n\n\n Estropadaren lehenengo urtetik, Euskal eta Espainiar bela federazioek estropada ofiziala izendatu zuten. Eta Donostian Espainiako iparraldeko eta Frantziako hegomendebaldeko untzi azkarrenak biltzea lortu zen.<\/p>\n\n\n\n Vicente Munilla, lagunartean Toti Munilla bezela ezagutua. Belarenganako zuen grinak belaren munduko pertsonaia ezaguna bihutu zuen. Txikitatik, 15 urterekin optimist batean ontziratu zenetik, bere bizitza itsasoari lotuta gelditu zen erabat. Hil aurretik ere, Southampton-era bidaia bat antolatzen ari zen, bere 4 semeetako bat han jasotzeko eta Donostiara berarekin itzultzeko. <\/p>\n\n\n\n Bere barne indarra, izaera maitagarria eta bere ilusioak Euskal Herriko bela sustatu zuten, gune nagusia Donostiako Club Nautikoa izanik (Donostiako Nazioarteko Belauntzien Estropadaren ko-antolatzailea).<\/p>\n<\/div><\/div>\n\n\n\n 1967 eta 1970. urteetan Europako Txapelunordea izan zen 470 modalitatean. 70 trofeo irabazi zituen hainbat modalitate eta estropadetan, eta Plymouth \u2013 Donosita estropadan txapelunorde ere izan zen. <\/p>\n\n\n\n Toti, gizon alaia, leiala, dibertigarria, lagunen laguna, familiarekin maitemindua eta haiekin ere kirol hau praktikatzen zuena. Denengatik maitaturiko gizona zen, bela maite zutenengatik ezezik, berarekin bizitzako momenturenbat pasa zuten haiek ere, Toto Munilla bizitza alaiagoa egiten duten horietako bat zela ikusi zuten.<\/p>\n\n\n\n
<\/figure>\n\n\n\nESTROPADAREN HISTORIA<\/strong><\/h2>\n\n\n\n
VICENTE MUNILLA -TOTI<\/strong><\/strong><\/h2>\n\n\n\n
<\/figure>\n<\/div><\/div>\n<\/div><\/div>\n<\/div><\/div>\n<\/div><\/div>\n<\/div><\/div>\n<\/div><\/div>\n\n\n\n