Haizea eta Kantauri itsasoa batera omenaldi batean
ESTROPADA DONOSTIA – VICENTE MUNILLA MEMORIALA.
Gipuzkoako bela munduaren homenaldi bat, kirol honetako pertsonaia enblematiko bati: Vicente Munilla Jauna.

Zuregatik Toti!

Vicente Munilla, lagunartean Toti Munilla bezela ezagutua. Belarenganako zuen grinak belaren munduko pertsonaia ezaguna bihutu zuen. Txikitatik, 15 urterekin optimist batean ontziratu zenetik, bere bizitza itsasoari erabat lotuta geratu zen. Hil aurretik ere, Southampton-era bidaia bat antolatzen ari zen, bere 4 semeetako bat han jasotzeko eta
Donostiara berarekin itzultzeko.
Bere barne indarrak, izaera maitagarria eta bere ilusioak belaren mundua biziki sustatu zuten Euskal Herri osoan, gune nagusia Donostiako Club Nautikoa izanik (Donostiako Nazioarteko Belauntzien Estropadaren ko-antolatzailea).
1967 eta 1970. urteetan Europako Txapelunordea izan zen 470 modalitatean. 70 trofeo irabazi zituen hainbat modalitate eta estropadetan, eta Plymouth – Donosita estropadan txapelunorde ere izan zen.
Toti, gizon alaia, leiala, dibertigarria, lagunen laguna, familiarekin maitemindua eta haiekin ere kirol hau praktikatzen zuena. Denengatik maitaturiko gizona zen, bela maite zutenengatik ezezik, berarekin bizitzako momenturenbat pasa zuten haiek ere, Toto Munilla bizitza alaiagoa egiten duten horietako bat zela ikusi zuten.

Hasierak …
Plymouth – Donostia estropada ospetsua desagertu ondoren, gure hiriaren kirol ekintzen egutegian hutsune bat gelditu zen. Donostiak itsasoarekin duen lotura, marinel handien sorleku izanik, eta euskal nabigatzaile ospetsuen irteera gunea izanik, belauntzien estropadarik gabe gelditu zen. Hutsune hau betetzeko nahiarekin, estropada bat sortzea jarri genuen helburu, Kantauri itsasoko belauntziak gure hiriaren aurrean elkartu nahirik.
Estropadaren lehenengo urtetik, Euskal eta Espainiar bela federazioek estropada ofiziala izendatu zuten. Eta Espainiako iparraldeko eta Frantziako hego-mendebaldeko ontzirik azkarrenak Donostian biltzea lortu zuen.